Ereñotzu auzoko SAN ANTONIO JAIAK tradizio handiko jaiak dira. Auzokoez gain Urumea bailara osoan eta baita inguruko eskualdeetan ohitura handia izan dute festa hauetara inguratzeko. Auzotarrek antolatutako jaiak dira eta elementu tradizionalen kutsua nabaria da.
San Antonio egunean, ekainaren 13an, aste edo asteburu izan, jendea berdin etortzen da. Ordu goiztiarretatik jendea mezetara etortzen da eta eguerdi aldera HERRIKIROLAK ikusten, ERROSKILAK jaten eta hamaiketako egiten giro ezin-hobea izaten da. Bola eta toka ere presente egoten dira festetan,sariketa desberdinekin. Etxeko txikiek ere tokia izaten dute beraientzako antolatutako egunean. Festetako igandean SAGARDO PROBAKETA eta BERTSO SAIOAK osatzen dute egitaraua.
Jaiak gauez ezagutu nahi dituenarentza PARRANDARAKO aukera ezin hobe topatuko du Ereñotzun, ostiraleko kontzertuek eta larunbateko giroak, edonoren agendan gorriz pintatzeko egun bihurtzen ditu.
Ugaldetxo auzoan ere izaten da festen barruan, PELOTA partiduak, toka txapelketa eta bertsolariak izaten dira arratsaldean eta gauean ERROMERIA izaten da Ugaldetxon.
Egin izan diren beste ekitaldi batzuk
1947ko festetako programa jasota daukagu eta beraz badakigu gutxienez ordutik hona egin direla jarraian. Iada programa horretan antzematen da jai hauetako izpiritua eta sendotasuna. Bere biziraupena da frogarik argiena.
Gaur egun ohitura bilakatu den beste ekitaldi bat DESAPIYUA da, hau herrikiroletan banaka edo taldeka egin ohi den frogaren bat da, urtearen arabera oso desberdina. Norgehiagoka honek jende asko erakartzen du.
Garai batean KARROZA egiteko ohitura ere izan zen San Antonio bigarrenean (biharamunean), baino dagoeneko galdu da. Egun berean goizeko mezaren ondoren karroza ateratzen zen Ereñotzutik Irubidera (Epelara) eta han joaten zen soinujotzailea eta jendea atzetik dantzan eta saltoka, kalejiran. Karroza bera ere elegante jartzen zen inistorrarekin apainduta. Irubiden hamaiketako egin ondoren berriro kalejiran etortzen ziren Ereñotzun eta bertan etxetik ekarritako jana zelaietan eserita jan ondoren, arratsaldean berriro karroza hartu eta Ugaldetxora joaten ziren. Bidean umore, musika eta txantxak izaten ziren.
Ohitura zaharrak aipatzen hasita, garai batean AHARI JOKUA eta OILAR APUSTUA ere egin ohi ziren, baino garaiak aldatu dira eta irudi zaharretan bakarrik gelditzen dira jai hauek.
BESTE OSPAKIZUN ETA FESTAK:
- Santa Ageda bezpera (otsailaren 4a)
- Udazken kulturala (urriako azken 3 aste)
- Gabon kantak (abenduaren 24a)