Ertaina

Artikutzako burdinolak (Goizueta)

Deskribapena

10 kilometro eskas dituela eta ia 400 metroko malda, ibilbide zirkular honek Artikutza, Elama eta Goizarin alderdietan zeuden lau burdinoletatik bitara hurbiltzen gaitu.


Horretan hasi aurretik komeni da lur orotako ibilgailuaz hurbiltzea Arriurdinetako harrobia eta aparkalekuraino; ondotik, Artikutzako finkara oinez sartu behar da mendi-bide batetik, ibilgailu-sarbidea murriztua duena.

 

 

Epele (Ereñotzu)

Epele (Ereñotzu)

Deskribapena

Epeleko ibilbideak ingurugiro eta kultura aldetik garrantzi handiko guneak ezagutzeko aukera bikaina emango digu. Era berean, errekaertz eta basope ilunetatik ez ezik, Igorin-Akola arteko belaze ospeletaz eta bertako estazio megalitiko aberatsaz gozatzeko aukera emango digu.

Etxolla (Alkasoaldea auzoa)

Etxolla (Alkasoaldea auzoa)

Deskribapena

Ibilbide interesgarria, zailtasun handirik gabea.Hiru orduan egiteko modukoa. Inguruko monumento megalitiko nagusiak, Urumea bailadako paraje ederrak, itsasoa eta  inguratzen duten mendiak ibilbide zoragarri zein interesgarria bihurtzen dute. 

Goizueta-Artikutza (Goizueta)

Deskribapena

Ibilbide zirkularra, luzea eta zorrotza, Goizueta eta Artikutza auzoa lotzen dituena. Indarrean egon ziren lau burdinoletatik hiru ikusteko aukera ematen du. Ia 28 kilometro eta osotara 900 metroko malda duenez, egokia izango litzateke 7 ordu baino gehiagoko zeharkaldiak egitera ohituta dauden pertsonentzako.

Historiaurrea hegiz hegi (Arano)

Historiaurrea hegiz hegi (Arano)

Deskribapena

Antzinarekin bat egiteko aukera zoragarria eskaintzen du ibilbide honek. Pagadiz beteriko bidexkak ezagutzeaz gain, monumento megalitiko zoragarriak ikusteko aukera emango digu. Arano eta Goizuetako lurrak ikutzen ditu eta, beraz, bi herrietako inguru naturala ezagutuko dugu.

Loitzate. Aitasemegi – Berazkun (Goizueta)

Loitzate. Aitasemegi – Berazkun (Goizueta)

Deskribapena

Udazkenean egiteko aukera zoragarria, basoetako koloreaz gozatuz, bista paregabeak izango ditugu bide guztian zehar. Ibilbide megalitikoa tarteka konpartituz, urdin-horiz markatuta dagoen ibilbide zirkularra da.

Mandoegi (Goizueta)

Mandoegi (Goizueta)

Deskribapena

Ibilbide zirkularra, Alkasoaldeko megalitoen ibilbidea konpartitzen du hasieran. Arano, Elduain eta Berastegiko mugetatik Mandoegiko gailurrera, paraje ederrak topatuko ditugu. Egun argietan Donostia eta itsasoa ere ikus daitezke.

Oindiri bira (Hernani)

Oindiri bira (Hernani)

Deskribapena

Oindi mendiaren magaletan milaka urtetan zehar gizakiak bere arrastoak utzi ditu: trikuharriak, harrespilak, sarobeak edota misterioz beteriko mugarriak… Hori dela eta ibilbide honek Oindi mendiaren inguruan zabaltzen diren bailara eder eta basatiak ikusteko aukera ezezik, gure arbasoen bizimoduaren ispilu diren hainbat aztarna ikusteko aukera emango digu, baita Hernaniko baso mistorik handienaren barrualdea ezagutzeko parada ere.

Ugaldetxoko basoak PR-GI 1001 (Ereñotzu)

Ugaldetxoko basoak PR-GI 1001 (Ereñotzu)

Deskribapena

Ugaldetxotik abiatuta, Lizarregiko zabala eta Untzegiko lepoa lotzeko aukera eskaintzen duen ibilbide zirkularra da. Proposatzen diren 10 kilometro pasatxoetan zehar, gizakiak utzitako hainbat aztarna ikusteko parada dago, Errenteria eta Donostiako lurrak banatzen dituzten mugarriak esaterako. Horiez gain, Oberango pagadiaren bihotza ezagutu, Añarbeko erreserbaren ikuspegiaz gozatu eta Urdaburu mendiaren gailurra zanpatzeko abagunea bideratzen du.

Urruzuno (Ereñotzu)

Urruzuno (Ereñotzu)

Deskribapena

Urteetan zehar basogintzan lan egiten zuen hainbat hernaniarren lantoki izan den arren, egun Hernaniko bailara ezezagunetarikoa da. Baserririk eta beste inolako eraikuntzarik gabe. Bailara hau osatzen duten ur-sareko erreka eta erreka-ertzak biziki garbiak eta kalitate onekoak dira. Egun, konifera landaketek nagusitasuna duten arren, pagoz eta haritzez beteriko bailaratxo eta baso orbanak ikusteko aukera ere ematen du Urruzunok.