BIZTANLERIA: 19.596 biztanle ditu
AZALERA: 42km2
HISTORIA:
Izendapen geografiko gisa, Hernani 1014. urtean agertu zen lehen aldiz dokumentu batean. Antza denez, XIII. mendearen erdialdean eman zioten hiribildu-titulua, fundazio-gutuna gorde ez bada ere, Gaztelako erresumak, 1200. urtean Nafarroako lur eremu batzuk konkistatu ondoren, eramaten zituen konkista eta espantsionismo politikaren testuinguruan izan zen.
1332. urtean, ordea, Hernanik bere hiri-gutuna edo fundazio-dokumentua galdu zuen, zehazkiago, bando oinaztarreko kideak herrian errefuxiatu ondoren gertatu ziren borrokaldien garaian, ahaide nagusien arteko borroken testuinguruan. Hernaniko ordezkariek azalpen hori eman zuten 1491n, Batzar Nagusien bilera batean, eta herriak su hartu zuela eta ondorioz guztiz suntsitu zela erantsi zuten.
Lehen Udal Ordenantzak 1542koak dira eta 1512an, Nafarroako Erresumaren konkistaren garaian herria berriz ere suntsitu ondoren, desagertutako ordenantzen kopia dira. Horrelakoak lehenago ere gertatu ziren, hain zuzen ere Erdi Aroan, ahaide nagusien arteko gerretan edo bandoen arteko gerretan, eta aurrerantzean ere gertatuko dira: XVII-XVIII. mendeetan, XIX. mendeko karlistaldietan eta 1936ko gerra zibilean.
Urumea ibaiaren ertzetan, ibaiko uraz baliatuz eta mendietako zuhaitzen aberastasuna ustiatuz, hainbat burdinola ezarri zituzten. Mendetako garapenaren ondorioz, Hernaniko Ainguren Errege fabrika sortu zuten Fagollagan 1751. Urtean. Gaurko egunera arte garatuko zen industria-bokazioaren hazia hain zuzen ere.
Hernaniko gizarteak bizitasun handia erakutsi du bere historia luzean zehar. XX. mendearen hasieran Hernanik industria eta biztanle garapen handia izan zuen. Horren ondorioz, gaur egungo hiria sortu zen.
Bertaratzen denak, beraz, bisitatu beharreko asko topatuko ditu Hernanin: Hirigune historikoa, Santa Barbara mendia, historiaurreko arrasto megalitikoak, Sargardoaren kultura, herriko jaiak eta urte osoan zehar antolatzen diren jai eta ospakizunak.
Zatoz!!!
Geogarfia
Hernaniko udalerriak 42 km²-ko azalera du. Gipuzkoako ipar-ekialdean dago eta honako udalerri hauek ditu mugakide: Donostia, Astigarraga, Arano, Elduain, Errenteria, Lasarte-Oria eta Urnieta.
Udalerria, depresio sublitoral kantauriarraren eremuan egonik, malkartsua eta menditsua da, eta Urumea ibaiak zeharkatzen du. Azken hori herriko ardatz hidrografikoa da, eta ugariak dira bertara biltzen diren errekak. Herrigunetik, Santa Barbara mendiaren magalean, Urumearen ibarreko eremu zabala eta inguruko mendi guztiak ikus ditzakegu, eta, bertan, hainbat hondar megalitiko eta/edo prehistoriko aurkitu: trikuharriak (Akolako Lepoa eta Igoringo Lepoa), cromlech eta tumuluak (Oindi-Mandoegi, Muniskeugaina, Etzelako Lepoa) eta abar, kultura-intereseko ondasun gisa sailkatuta daudenak.
Hernanik zerbitzu-sektore osoa eta askotarikoa dauka. Eta harro eusten dio sagardoa produzitzeko tradizioari; horri esker, sagardotegiak, gaur egun, herriko erakargarri nagusietako bat dira