Eskalada SANTA BARBARA (HERNANI)

 

Eskalada zaleentzat ezagutu beharreko eskalada eskola da Santa Barbara, eskalada bide ugariak eta bertara iristeko erraztasunak zale asko hurbilarazten ditu egunero. Sagardotegi eta baserri artetik ateratzen den Santa Barbarako harkaitzean topatuko dugu Hernaniko San Barbara eskalada eskola. Gradu guztietako bideak topatuko ditugu, pareta bertikalak eta ateraguneekin. Paretaren oinarria belaze atsegin bat da. Bertara iristea, bestalde, oso erosoa da eta autoa eskalada gunetik oso gertu utzi daiteke.

Harkaitz mota: Kareharri gris eta marroia.

Eskalada mota: Deportibo bertikada, desplomeren batekin.

Bia/bide kopurua: 100

Graduak: Guztiak

Non: Hernani

http://hernaniturismoa.com/eus/ezagutu/ezagutu-natura/5-santa-barbara-eskalada-eskola

Club Vasco de Camping Elkartea

 

EREÑOTZUKO ROKODROMOA

rocodromo

Ereñotzuko rokodromoa frontoiko bi paretetan ezarrita dago. Bost bide ditu, guztientzako modukoak. Errazenak, frontisaren atzean daude, eskolaren ondoan eta altuera handienekoa berriz frontoi estaliaren barruan, frontisaren eskubialdean.

Eskalada mota: Rokodromoa

Bide kopurua: 5

Maila: Denontzat

Non: Ereñotzuko frontoian