Arrantza

Asko dira arrantzak erakarrita Urumeara hurbiltzen diren arrantzaleak. Inguruaren lasaitasunak eta parajeak honetarako aukera bikaina eskaintzen baitu.

Arrantza arauak Gipuzkoako Foru Aldundiak  ezartzen ditu urtero. Ondoren zehazten den informazio praktikoa 2013.urteari dagokio. Lizentzia behar da arrantzarako.

ARRANTZA URUMEAN, INFORMAZIO PRAKTIKOA:

NON:

  • Hil gabeko arrantza egin daiteke Urumean, Lastaolako industrialdera doan zubitik Ergobiko zubiraino.
  • Debekatua dago, bestalde, 2013. urterako Ereñotzuko zentraletik Ereñotzuko presararteko gunean. Martxoaren 27tik maiatzaren 31arte Loidi errekatik Ergobirako tartean ere debekatua egongo da.

HARRAPA DAITEZKEEN ESPEZIEAK:

  • Izokin atlantiarra (Salmon salar)
  • Amurrain arrunta (Salmon trutta fario)
  • Amurrain ortzadarra (Oncorchynchus mykiss)
  • Barboa (Barbus graellsi)
  • Zamoa (Cyprinus carpio)
  • Lina txikia (Chondrostoma toxostoma)
  • Lupina arrunta (Dicentrarchus labrax)
  • Hondoetako korrotoia (Chelon labrosus)
  • Platuxa (Platichtys flesus)

(Espezie exotiko inbaditzailei dagokionean eta 1628/2011 Errege dekretuaren inguruan neurri bereziak jarraitu behar dira)

ARRANTZARAKO ALDIAK, EGUNAK ETA ORDUAK:

Aurtengo denboraldian (2013) ur kontinentaletan salmonidoak harrapatzeko arrantzaldia martxoaren 17tik irailaren 30 arte izango da.

Arrantza egunak; arrantzaldiaren barruan, arrantza egiteko egunak egun guztiak izango dira, jaiegunak ez duren astearteak izan ezik.

GEHIENEKO HARRAPAKETA KOPURUA:

Amurrain arrunt (salmo Trutta Fario) espezietatik, arrantzale bakoitzak gehienez ere 3 ale harrapa ditzake, eguneko, Gipuzkoako lurraldeko ur guztietan.

Harrapaketan autaketarik ez egiteko, baimendutako tamainako amurrain bat harrapatzen denean , ezin izango da ibaira itzuli, egun osoan hil gabeko arrantza modalitatea bakarrik egiten den kasuetan salbu.

Ziprioen eta beste ezpezieen kasuan ez dago mugarik.

GITXIENENKO ETA GEHINEKO NEURRIAK:

Harrapa daitezkeen espezietarako, gutxieneko neurriak honakoak izango dira:

  • Amuarrain arrunta (Salmo trutta fario): 22 cm orokorrean. Lareo eta Arriaran Arrantza barrutietan gutxieneko neurria 20 cm-koa izango da.
  • Barbo arrunta (Barbus graellsi): 20 cm.
  • Baimendutako beste espezie batzuk: Ibaiko arrantzari buruzko Legearen arabera.
  • Amuarrain arruntarentzat (Salmo trutta fario) gehienezko neurria 35 cm-tan ezartzen da.

(Arrain baten luzera buruaren aurreko muturretik isats-hegats edo isats hedatuaren erdiko punturaino neurtuko da. Adierazitakoa baino luzera laburragoa duten arrain guztiak uretara itzuliko dira, handik atera bezain laster.)

 ARRANTZA-TRESNAK ETA ELEMENTU LAUNGARRIAK:

Arrainak harrapatzeko baimendutako arrantza-tresna bakarra kanabera da.

Hil gabeko arrantza tarte eta barrutietan derrigorrezkoa izango da salabardoa erabiltzea, harrapatzen diren arrainak amutik askatzerakoan ahal den gutxien kaltetzeko.

 BEITAK ETA AMUAK:

  • Oro har, debekatu egiten da arrain biziak edo hildakoak beita bezala erabiltzea. 
  • Hil gabeko arrantza tarteetan, barruti batekoak nahiz libreak izan, honako hauek bakarrik baimentzen dira: Euli artifiziala, bere modalitate guztietan (euli lehorra zartadaz, ninfa zigorrez eta euli itoa “buldó” edo buiaz), eta koilara edo arrain artikulatuak, amu bakarrarekin eta garrangarik gabe, bere modalitate guztietan.
  • Gogorarazten da debekatuta dagoela izokina dagoen ibaietan (Urumea) arrantzan egitea, presetatik eta eskaletako sarreretatik 50m baino gertuago, eta amuarraina dagoen ibaietan 25m baino gertuago.

Info gehiago: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2013/03/13/c1302550.pdf