"Letariya", Aranoko kalbariyua (Arano)

Deskribapena

Ibilbide honek, Aranoko ohiturak eta tradizioak gertuagotik ezagutzen lagunduko digu, bertako tradizio erlijiosoan oinarritutako ibilbidea baita. Honela herria inguratzen duten mendi gailurrak zeharkatuz eta bertan dauden gurutzeetatik pasaz ibilbide zirkular bat burutuko dugu. Ibilbidean zehar antzinako mairu-baratze eta trikuharriak topatuko ditugu, Euskal Herriko historiaurreko ondarearen zati garrantzitsuak direlarik.

Aparrain (Ereñotzu)

Aparrain (Ereñotzu)

Deskribapena

Aparraingo ibilbideak, Aiako Harriko Parke Naturalaren barruan dagoen arren, hernaniar askorentzat ezezaguna den gune bat ezagutzeko aukera ematen digu. Bide honetan zehar Urumea ibaia Hernanin nola sartzen den ikusiko dugu eta Aparraingo atsedenlekuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Herria-Suro-Herria ibilbidea (Arano)

Herria-Suro-Herria ibilbidea (Arano)

Deskribapena

Ibilbide erraz honek Aranoko bistaz eta herriko edertasunez gozatzeko aukera emango digu. Herriko bi auzo elkartzen ditu eta familia zein lagun artean egiteko oso aproposa da.

Artikutzako burdinolak (Goizueta)

Deskribapena

10 kilometro eskas dituela eta ia 400 metroko malda, ibilbide zirkular honek Artikutza, Elama eta Goizarin alderdietan zeuden lau burdinoletatik bitara hurbiltzen gaitu.


Horretan hasi aurretik komeni da lur orotako ibilgailuaz hurbiltzea Arriurdinetako harrobia eta aparkalekuraino; ondotik, Artikutzako finkara oinez sartu behar da mendi-bide batetik, ibilgailu-sarbidea murriztua duena.

 

 

Bekerri-Larritturri-Herria ibilbidea (Arano)

Bekerri-Larritturri-Herria ibilbidea (Arano)

Deskribapena

Ibilbide honek Aranoko emakumeen bizitza nolakoa zen gertuagotik ezagutzen lagunduko digu, Larriturriko labaderoa zalantzarik gabe garrantzi handiko lekua izan baitzen. Arano inguruko parajeak, pinudi eta pagadiak ere ezagutzeko aproposa da.

Ugaldetxoko basoak PR-GI 1001 (Ereñotzu)

Ugaldetxoko basoak PR-GI 1001 (Ereñotzu)

Deskribapena

Ugaldetxotik abiatuta, Lizarregiko zabala eta Untzegiko lepoa lotzeko aukera eskaintzen duen ibilbide zirkularra da. Proposatzen diren 10 kilometro pasatxoetan zehar, gizakiak utzitako hainbat aztarna ikusteko parada dago, Errenteria eta Donostiako lurrak banatzen dituzten mugarriak esaterako. Horiez gain, Oberango pagadiaren bihotza ezagutu, Añarbeko erreserbaren ikuspegiaz gozatu eta Urdaburu mendiaren gailurra zanpatzeko abagunea bideratzen du.

Fagollaga-Ereñotzu (Ereñotzu)

Fagollaga-Ereñotzu (Ereñotzu)

Deskribapena

Urumea ibaiaren paraleloan doan ibilbide erraz bezain atsegina da. Familian, bizikletaz, oinez naiz korrika egiteko aproposa. Fagollagako zubia zeharkatu eta ezkerretarako bidea jarraituz hasiko dugu Ereñotzuko herrira iritsi arte. Ibai bazter hau Urumeako eremu babestuaren  barruan dago (LIC URUMEA).

Hernanitik Aiako Harrira SL-GI 1001 (Hernani)

Deskribapena

Hernaniko herrigunea eta Ereñotzu auzoa lotzen dituen ibilbide honek, Aiako Harriko Parke Naturalean sartu edo irteteko aukera eskaintzen digu. Hainbat sagardotegiekin batera, Urumea errekako meandro ikusgarriak bidaide izango dira. Inguru honetako kultura-ondare aberatsaren adibideak ere ez dira faltako, Hernaniko Ainguren Errege-Fabrika izandakoaren arrastoak haren lekuko direlarik.

Igoringo trikuharriak PR-GI 1002 (Ereñotzu)

Igoringo trikuharriak PR-GI 1002 (Ereñotzu)

Deskribapena

Epeletik hasita proposatzen den ibilbide borobila da. Txangoan zehar, Epele errekaren inguruak ezagutzeaz gain, kostaldearen ikuspegi bikaina ere izan daiteke. Hala ere, Igoraingo lepotik eta Akolatxarako gainaren arteko eremuak aipamen berezia merezi du, bertan, gure arbasoen garaietara eramango gaituzten hainbat monumentu megalitiko aurkitzen baitira.

Epele (Ereñotzu)

Epele (Ereñotzu)

Deskribapena

Epeleko ibilbideak ingurugiro eta kultura aldetik garrantzi handiko guneak ezagutzeko aukera bikaina emango digu. Era berean, errekaertz eta basope ilunetatik ez ezik, Igorin-Akola arteko belaze ospeletaz eta bertako estazio megalitiko aberatsaz gozatzeko aukera emango digu.

Ereñotzu

Ereñotzu

Deskribapena

Mendeetan zehar Urumea ibaia oso garrantzitsua izan da hernaniar askorentzat. Honela, uholde lautada eta ibaiertzeko lurretaz baliatuz, Ereñotzu eta Fagollaga bezalako auzoak eraiki dira Urumearen bazterrean. Ibilbide honek auzo hauetako biztanleei aisiarako bide bat eskaintzeaz gain, inguruetan dauden garrantzi historiko, kultural eta naturaleko guneak ezagutzera emateko aukera ematen du.

Etxolla (Alkasoaldea auzoa)

Etxolla (Alkasoaldea auzoa)

Deskribapena

Ibilbide interesgarria, zailtasun handirik gabea.Hiru orduan egiteko modukoa. Inguruko monumento megalitiko nagusiak, Urumea bailadako paraje ederrak, itsasoa eta  inguratzen duten mendiak ibilbide zoragarri zein interesgarria bihurtzen dute. 

Gipuzkoako bira GR-121 (Ereñotzu)

Gipuzkoako bira GR-121 (Ereñotzu)

Deskribapena

Ugaldetxotik abiatzen den ibilbide da. Gipuzkoa osoari bira ematen dion ibilbide honek, Aiako Harriko Parke Naturala aldez alde zeharkatzen du. Proposatzen den txangoak, Parkeko ekosistema ezberdinak, tontor nagusiak eta monumentu megalitiko ugari ikusteko aukera eskaintzen digu. Ugaldetxo auzoa eta Irun lotzen dituen ibilbidearen luzera aintzat hartuz, bi etapetan burutzeko parada ere ematen digu.

Goizueta-Artikutza (Goizueta)

Deskribapena

Ibilbide zirkularra, luzea eta zorrotza, Goizueta eta Artikutza auzoa lotzen dituena. Indarrean egon ziren lau burdinoletatik hiru ikusteko aukera ematen du. Ia 28 kilometro eta osotara 900 metroko malda duenez, egokia izango litzateke 7 ordu baino gehiagoko zeharkaldiak egitera ohituta dauden pertsonentzako.

Historiaurrea hegiz hegi (Arano)

Historiaurrea hegiz hegi (Arano)

Deskribapena

Antzinarekin bat egiteko aukera zoragarria eskaintzen du ibilbide honek. Pagadiz beteriko bidexkak ezagutzeaz gain, monumento megalitiko zoragarriak ikusteko aukera emango digu. Arano eta Goizuetako lurrak ikutzen ditu eta, beraz, bi herrietako inguru naturala ezagutuko dugu.

[12 3  >>