Ereñotzu

Articles in Category: Ereñotzu

EZTIAREN ESPERIENTZIA

EZTIAREN ESPERIENTZIA

Goizean 2 ordu (3 €, haurrak doan):

ERLEA EZAGUTU (ordubete): Eguraldiak laguntzen badu, kristalezko erakusle batean erlea abaraskan ikusteko aukera izango da, bestela argazki eta bideoen bidez azalpenak emango dira. Erregina nola ezagutu, urteko zikloa, polinizazioa, liztor asiatikoaren mehatxua… 

EZTI DASTAKETA GIDATUA (ordubete): 4 ezti mota produzitzen dira hemen: milalore, gaztaina, akazia eta txilarra. Horiek dastatuko ditugu, kontuan hartu beharreko faktoreak ikasiz. Eztia ateratzeko prozesua, kolorea, zapore, eta sukaldaritzako aplikazioak aztergai…

Haurrek argizariarekin kandelak egiteko tailerra izango dute bitartean.