Larregain (Ereñotzu)

Larregain (Ereñotzu)

Deskribapena

Ibilbide interesgarri bezain eder honek, zailtasun txikiko bide bat eginez Hernaniko hainbat trikuharri eta artamugarri ikusteko aukera bikaina ematen digu, era berean bista ederrez gozatzeko aukera izango dugularik. Bide batez, inguruko sagardotegietara doan jendearentzat bazkal edo afal aurreko txango bikaina izan daiteke.

Larritz, Alkaintzuriaren auzoa (Goizueta)

Larritz, Alkaintzuriaren auzoa (Goizueta)

Deskribapena

Familian egiteko modukoa, erraza eta zirkularra (hasieran pista desberdinetatik igo behar da). Soratxikiko behatokian bista ederrez gozatu ondoren, itzultzeko bidea hasi dezakegu, bide lasai eta atseginetatik. Baserri eta borden ondotik joango gara. Marka urdin eta txuriz seinaleztatutako ibilbidea da.

Latse (Ereñotzu)

Latse (Ereñotzu)

Deskribapena

Mendez mende Usoko bailara sortu duen izen bereko errekaren lerroa jarraituz, hainbat fauna eta flora espezierentzako babesleku bikaina den harana ezagutzen joango gara. Ibilbidean gizakiak, historian zehar, bailarako baliabide naturalen ustiaketan utzi dituen aztarnak ikusiko ditugu.

Loitzate. Aitasemegi – Berazkun (Goizueta)

Loitzate. Aitasemegi – Berazkun (Goizueta)

Deskribapena

Udazkenean egiteko aukera zoragarria, basoetako koloreaz gozatuz, bista paregabeak izango ditugu bide guztian zehar. Ibilbide megalitikoa tarteka konpartituz, urdin-horiz markatuta dagoen ibilbide zirkularra da.

Mandoegi (Goizueta)

Mandoegi (Goizueta)

Deskribapena

Ibilbide zirkularra, Alkasoaldeko megalitoen ibilbidea konpartitzen du hasieran. Arano, Elduain eta Berastegiko mugetatik Mandoegiko gailurrera, paraje ederrak topatuko ditugu. Egun argietan Donostia eta itsasoa ere ikus daitezke.

Oberan (Ereñotzu)

Oberan (Ereñotzu)

Deskribapena

Oberan ibilbideak Hernani, Donostia eta Errenteriako udalerrien mugak zeharkatzeko aukera emango digu, Urumeako bailaran oraindik ere aurki daitezkeen ibaiertz ederrez eta pagadi zabaletan gozatzeko parada izango dugularik.

Hernaniko parke eta plazetatik ibilbidea (Hernani)

Hernaniko parke eta plazetatik ibilbidea (Hernani)

Deskribapena

Ibilbide urbano da, herria ezagutzeko beste modu bat, maldarik gabe, zailtasunik gabe, denbora gutxi duzunean ere egiteko modukoa, nahi den puntuan hasi eta utzi daitekeena, herriko parkeez gozatzeko aukera ematen duena, herriko plazak ezagutzeko aukera ematen duena.

Aitasemegiko ibilbidea (Goizueta)

Aitasemegiko ibilbidea (Goizueta)

Deskribapena

Goizuetarren historiaren zati bat gehiago ezagutzeko eta paraje zoragarriez gozatzeko ibilbide aparta dugu honakoa. Monumentu megalitikoak ikusteko aukeraz gain, industria ondarearen aztarnak eta abeltzainen bizimodua ezagutzeko aukera ere emango digu. 33 monumentu megalitiko baino gehiago bisitatuko ditugu ibilbidean zehar. Oinezko bidea Zubietako bide zaharretik hartu beharko da. Autoz, mendiko pistetatik, ere iritsi daiteke. Goiko zatian aparkalekua prestatu dagp pistaren hasieran eta beste bi Kuxingo Borda eta Enekoelorrietako paneletan.

Alkasoaldeko ibilbidea (Goizueta)

Alkasoaldeko ibilbidea (Goizueta)

Deskribapena

Alkasoaldeako ibilbide megalitikoan, 55 monumentu megalitiko baino gehiago ikus ditzakezu. Horra iristeko oinez igo zaitezke Aranoko bide zaharretik, 4,3 Km, edo kotxez mendiko pistetatik, 4,5 Km.

Sagarraren bira SL-GI 1002 (Ereñotzu)

Sagarraren bira SL-GI 1002 (Ereñotzu)

Deskribapena

Urumea ibaiaren ondotik doan ibilbide labur, erraz eta ederra da. Bertan, Urumea ibaiak marrazten dituen meandroekin batera, sagardotegi inguruak ezagutzeko aukera eskaintzen da, Larregain, Ereñozu eta Fagollaga auzoetara iristeko aukera errazten duelarik. Gainera, iragan ezberdin baten arrastoak bertatik bertara ikusteko parada luzatzen du, Hernaniko ainguren errege fabrika, esaterako. Txangoan zehar ikusgai diren hainbat baserrik ere aipamen berezia merezi dute, kultura ondarearen osagai garrantzitsuak baitira. Hala, Txilibita, XV. mendean eraikitako baserria.

Usoko bira (Ereñotzu)

Usoko bira (Ereñotzu)

Deskribapena

Usoko errekako bailara inguratzen duen ibilbideak Hernaniko hirigunea, Ereñotzu eta Usoko errekako bailaren ikuspegi bikaina ematen dizkigu. Aginagamendi, Urdaburu eta Igorin bezalako mendiak igaro eta bertako bisitez gozatzeko aukera ez ezik pagadi zahar, estazio megalitikoak eta Txirrita bertsolariaren monumentua eta jaiotetxea bertatik ikusteko aukera emango digu.

Arano eta Goizueta arteko ibilbide megalitikoa

Arano eta Goizueta arteko ibilbide megalitikoa

Deskribapena

Ibilbide ezin hobea, monumentu megalitikoak maite dituztenentzat. Guztira 59 harrespil ikusteko aukera izango dugu, Pirinioetako kontzentrazio handiena eta politenetarikoak ere badirela esan dezakegu.

Oindiri bira (Hernani)

Oindiri bira (Hernani)

Deskribapena

Oindi mendiaren magaletan milaka urtetan zehar gizakiak bere arrastoak utzi ditu: trikuharriak, harrespilak, sarobeak edota misterioz beteriko mugarriak… Hori dela eta ibilbide honek Oindi mendiaren inguruan zabaltzen diren bailara eder eta basatiak ikusteko aukera ezezik, gure arbasoen bizimoduaren ispilu diren hainbat aztarna ikusteko aukera emango digu, baita Hernaniko baso mistorik handienaren barrualdea ezagutzeko parada ere.

Oindiri bira (Hernani)

Oindiri bira (Hernani)

Deskribapena

Oindi mendiaren magaletan milaka urtetan zehar gizakiak bere arrastoak utzi ditu: trikuharriak, harrespilak, sarobeak edota misterioz beteriko mugarriak… Hori dela eta ibilbide honek Oindi mendiaren inguruan zabaltzen diren bailara eder eta basatiak ikusteko aukera ezezik, gure arbasoen bizimoduaren ispilu diren hainbat aztarna ikusteko aukera emango digu, baita Hernaniko baso mistorik handienaren barrualdea ezagutzeko parada ere.

Santa Barbara (Hernani)

Santa Barbara (Hernani)

Deskribapena

Herri gunetik gertu, Santa Barbara mendia hernaniar askorentzat mendi bira txiki bat egiteko ingurune bikaina da. Ibilbide honen bitartez Lasarterekin muga egiten duen bideetatik pasatuz, Santa Barbara gunea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, mendixka honek izan duen garrantzi historikoaz erreparatuz.

<<  1 [23  >>